FRUTAK

FRUTAK

Editorial:
Kalandraka/pamiela
EAN:
9788491721239
Año de edición:
Materia
INFANTIL: DE 3 A 4 A?OS
ISBN:
978-84-9172-123-9
Páginas:
18
Encuadernación:
TAPA DURA
Idioma:
EUSKERA
Ancho:
160
Alto:
160
Disponibilidad:
DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)
Colección:
ILARGIAN KULUKANTARI

9,50 €

IVA incluido
Comprar

Animaliak liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du, guztiak ezberdinak, guztiak adiskide. Frutak liburuak, bestalde, gozo-gozoak diren hainbat jakiren eta beroien fruta-arbolen bildumatxoa egien du. Bi horiek, hain justu ere, Ilargian kulunkantari bildumako izenburu berriak dira. Liburuon hartzaileak, 0-3 urtera bitarteko neska-mutikoak dira, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak; poesia piktografikoaren modalitate  berri bat izendatzeko hitza da poegrama eta irakurle txikiaren begia hezi eta belarria eztituko duen irakurketa-erritmoa aurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan.
 
 Bestalde, Oscar Villanen esku 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala gelditu da liburutxo hauen proposamen estetikoa. Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematen diren pintzelkada eta koloretako tonuez hornitua, halako moldez ere ezen ehundurak ukitzeko modukoak baitira, kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia; marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa da, betiere Villanen beraren ikututxoa agerian dagoela. Sortzaile bien ekarpenaren alde biak literarioa eta plastikoa  doitzean datza KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldia burutu.
 
 Ilargian kulunkantari bildumaren liburu bakoitza erraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariketa poetikoa da. Gauzak horrela, bada, eskuinetik ezkerretara eta, goitik behera irakurri behar duela ikasiko  du haurrak eta, halaber, orriak pasatzea bertsoen bilakaera dela. 
 Grafiak baino, irudiek berek hartzen dute berebiziko garrantzi komunikatiboa. Aise antzematen dira irudiak, eta hitzen antzera eratzen dira, silaba zenbatuekin. Bertsoen gisara eratzen dira: ordenatuak, neurtuak, erritmodun eta errimadunak. Haur-haurretatik bakarka irakur daitezkeen irudiak dira, finean.
 
 Liburu bakoitza poema oso bat da eta ezaugarri hauen arabera ondua dago: haur kantutegiaren egitura poetikoaren baitan (bertso oktosilaboa, leloa eta zerrendatzea); tradiziozko kantutegiaren bitarteko poetikoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak) eta lehenengo adinekoen interesguneei erantzuten diete.
 
 «Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.

Otros libros del autor en Librería Atlántica

  • ANIMALIAK
    Titulo del libro
    ANIMALIAK
    Rubio, Antonio;Olaso, Xabier;Villán, Óscar
    Kalandraka/pamiela
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    9,50 €

Materia en Librería Atlántica

  • Narrastiak
    Titulo del libro
    Narrastiak
    AA.VV
    Susaeta ediciones
    No disponible
  • Els tres ossos
    Titulo del libro
    Els tres ossos
    Nº 12
    Baldó, Estel
    Barcanova
    Aquest conte tradicional i anònim explica la història de la Rínxols d'Or, una nena molt tafanera que, passej...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    6,95 €

  • Peppa Pig. Un cuento - Peppa y los reyes magos
    Titulo del libro
    Peppa Pig. Un cuento - Peppa y los reyes magos
    Hasbro
    Beascoa
    Un cuento navideño de Peppa Pig, la cerdita más divertida. ¡Llegan los  Reyes Magos! ¡A Peppa y a George le...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    15,95 €

  • Super color 4+ PLURILINGÜE
    Titulo del libro
    Super color 4+ PLURILINGÜE
    BALLON
    Ballon
    64 páginas de gran formato en cada volumen, que presentan preciosas ilustraciones para todas las edades, que o...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    5,95 €

  • Oskar adarbakar tripontzia pazcoa jaten
    Titulo del libro
    Oskar adarbakar tripontzia pazcoa jaten
    Nº 31
    Carter, Lou
    Picarona
    PAZKO-EGUNA da eta Pazko-untxiak TXOKOLATEZKO ARRAUTZA-BILAKETA izugarria antolatu du. Oso pozik dira denak, ba...
    No disponible

Kalandraka/pamiela en Librería Atlántica

  • A, aitarena
    Titulo del libro
    A, aitarena
    Nº EM
    Minhós Martins, Isabel
    Kalandraka/pamiela
    «A, aitarena» jolaserako gonbidapena da, elkar ezagutzeko eta orri bakoitza igarotzean maitasun-harremanak es...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    14,00 €

  • ZORIONEKO HONDAMENDIA
    Titulo del libro
    ZORIONEKO HONDAMENDIA
    JANOSCH
    Kalandraka/pamiela
    Hondamendiak dena hankaz gora jarriko du: etxerik gabe geldituko dira,  baina, gainera, bizimodua erabat aldatu...
    No disponible

    15,00 €

  • Amaren bidaia
    Titulo del libro
    Amaren bidaia
    Nº EM
    Ruiz Johnson, Mariana
    Kalandraka/pamiela
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    14,00 €

  • ORENTZI
    Titulo del libro
    ORENTZI
    QUERALT, CARMEN
    Kalandraka/pamiela
    Lehen irakurleentzako orri gogorrez, diseinu erakargarriaz eta formatu  txikiaz, Orentzi maitagarriarekin bater...
    No disponible

    10,00 €

  • Amets Gaizto nire armairuan
    Titulo del libro
    Amets Gaizto nire armairuan
    Mayer, Mercer
    Kalandraka/pamiela
    «Amets Gaizto nire armairuan» aitorpen batean oinarritua da: bere ikarak kontatzen dizkigu mutiko batek. Ikar...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    16,00 €