punki 1989 - 2008

punki 1989 - 2008

Editorial:
Desclee de brouwer
EAN:
9788433025906
Año de edición:
ISBN:
978-84-330-2590-6
Páginas:
248
Encuadernación:
TAPA DURA
Idioma:
EUSKERA
Ancho:
200
Alto:
300
Disponibilidad:
No disponible
Colección:
S/C

1989ko martxoan argitaratu zen Punkiren lehen istoriotxoa Ipurbeltz haurrentzako komiki aldizkari mitikoan. 2008an izan zuen itxiera data aldizkariak. Nobelaturik argitaratu zituen, pertsonaia protagonista harturik, bost liburu 1997 eta 1999 urteen artean Roger izeneko argitaletxeak -dagoeneko desagerturik dena-. Arrakastaz oharturik, eta  Punkik euskal munduko haurren artean izandako transzendentzia ikusirik, Bilboko Desclée argitaletxeak bost liburu haiek berreditatzea erabaki zuen 2007 eta 2009 urteen artean. Berriz ere jaso zuen Punkik adin guztietako irakurleen baiezkoa. Hori dela eta, aurrera pausoa eman eta istoriotxoen aukeraketa eta bost nobelen argitalpenari bide eman diogu, antologia bat denaren baitan. Ez dira bildu Punkiren abentura zoro guztiak, baina bai horien eredu diren hainbat eta hainbat, pertsonaiak iraun zuen ia hogei urte haietan jasandako garapenaren erakusgarri.
 
 
 
 Antton Dueso
 
 
 
 Punkiren istoriotxo bat lehen aldiz Ipurbeltzen irakurri nuen, haurrei  zuzenduriko komiki aldizkari dagoeneko historikoan. Merkatutik at geratu behar izan zuen hogeita hamar urtetan gogor eutsiz hilero argia  ikusi zuen aldizkari hark, belaunaldi berriagoetako irakurleen eskasiagatik. Komiki aldizkaria baizik Ipurbeltz banku bat izan balitz  (banketxeez ari naiz, ez parkean egon ohi diren horiez), ziurrenik instituzioek (autonomiko, estatu-mailako eta europarrek) esku hartuko zuketen, desagerpenaren ertzean zegoen une berean milioi kopuru handi bat sendagai gisa erabiliz.Baina ez zen hala izan: Ipurbeltz erabat desagertu zen azkenean. Hala ere, zorionez, ez zen berdin gertatu Punkirekin, aldizkarian bere txokoa zuen pertsonai ezagunenetariko eta  maiteenetarikoarekin (ezagunena eta maitatuena ez bazen).Laburbilduz,  Punkiren pasadizo ezberdinen bilduma honekin gozatu dezazuela neuk bezainbeste, eta ea ez diren horrenbeste urte igarotzen hurrengoaz gozatzeko.
 
 
 
 Joxean Lopetegi BritLope

Otros libros del autor en Librería Atlántica

  • punki. galtzontzilo galduaren bila
    Titulo del libro
    punki. galtzontzilo galduaren bila
    Dueso, Antton
    Desclee de brouwer
    Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at,  ikasleei benetan interesgarri zaizkien ...
    No disponible
  • HORI BAI IPURDIA!
    ebook
    Titulo del libro
    HORI BAI IPURDIA!
    ANTTON DUESO ALARCÓN
    Desclee de brouwer
    Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaieta...

    4,99 €

  • PASKALIN KULERO-ZIKIN
    ebook
    Titulo del libro
    PASKALIN KULERO-ZIKIN
    ANTTON DUESO ALARCÓN
    Desclee de brouwer
    Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaieta...

    4,99 €

  • HILDAKO BATEN TXANGOA
    ebook
    Titulo del libro
    HILDAKO BATEN TXANGOA
    ANTTON DUESO ALARCÓN
    Desclee de brouwer
    Baleriano Larrabide nekaturik zegoen, hainbeste denbora zeraman hilik! Urteak eta urteak ziren hil zenetik eta, egia...

    3,99 €

  • PUZKER GAUA
    ebook
    Titulo del libro
    PUZKER GAUA
    ANTTON DUESO ALARCÓN
    Desclee de brouwer
    Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaieta...

    4,99 €

Desclee de brouwer en Librería Atlántica